Deitra Farr & Raphael Wressnig’s Soul Gift Feat. Alex Schultz

“Soul gift” horixe da, hain zuzen ere, igande arratsalde-gauan izango duguna, hori oparia!.
Bluesaren eta soularen hiru izen handi elkartuko dira Hondarribira etortzeko eta edizio ikusgarri honi errematea emateko.

Izan ere, Deitra Farr-en ahotsari eta Raphael Wressnig-en soinu ozenari, oraingo honetan Alex Schultz-en gitarra eransten badiegu, emaitza kontzertu ahantzezina izango da seguru. Zer hoberik hamaikagarren edizio honi amaiera emateko?