Travellin´ Brothers

Guitarra
Aitor Cañibano
Bajo
Eneko Cañibano
Voz
Jon Kareaga
Piano
Ander Unzaga
Batería
Isi Redondo
Saxo
Alain Sancho

Bruselan joan den martxoan ospatu zen E.B.C. 2015 irabazi ondoren, berriro ere Hondarribian izango dugu Travellin Brothers beren Big Bandekin batera bere azken diskoa “Magnolia Route” aurkezten.
Chicago eta Gulfport hiriak elkartu zituen lehen errepide asfaltatua izan zen Magnolia Route, Mississippi estatuko kostaldean, ordura arte trenez bakarrik baitzeuden lotuak. 1927. urtean gertatu zen hori.

2014. urtean 10 urte bete zituen Travellin’ Brothersen musika ibilbideak eta Magnolia Route errepidearen metafora antzeratuz, beste musika bidaia bati ekin zioten eta Chicagotik New Orleansera eraman zituen hark, Nashville, Memphis eta beste hainbat hiri eta soinutan barrena. Bidaia bat sustrai afroamerikarreko musika osoan zehar, bidaia bat denboran hainbat hamarkadatan zehar.

Beren seigarren diskoan “Magnolia Route” aurkezten digute, beren proiektu anbiziotsuena, erabateko heldutasuna lortzen dute disko honetan eta jauzi handia egiten dute estiloari dagokionean, baina betiere bluesetik abiatuta, baina haren mugak maila eta dotoretasun handiz zeharkatuz.

“Magnolia Route” lanean swing eta jazz aurkituko ditugu, 30. eta 40. urteetako Big Banden estilo garbian, Mississippiren deltako soinuak, New Orleanseko jaiak, Nashvilleko country ukituak, soul eta gospel Memphiseko Stax Studios estiloan, eta baita mamboa ere, halako ukitu latino batekin New Yorkeko Big Banden estiloan, eta noski, Chicagoko bluesa.

Azken batean, bidaia sakona egiazko Rhythm & Bluesean barrena.