Hubert Sumlin 1931ko azaroaren 16an Green-wooden jaio zen. Sonny Boy Williamson, Robert Jonson, Charlie Patton, Howlin' Wolf, Muddy Waters eta abar..... entzuten Arkansasen hazi zen. Artista guztien mailara iristea zen bere amets eta helburu.
Hubert gaztea zenean bere amari gitarra bat eskatu zion eta honek aste bateko soldatarekin bere lehenengo gitarra erosi zion.
Hamar urte zituenean, Coca Cola kaixa batean igota taberna baten leihotik Howlin' Wolf entzuten ari zela, leihotik taberna barrura erori zen, taber-nariak handik bota behar zuenean Wolfek bere ondoan esertzera gonbidatu zuen.
Urteak pasa ondoren mutiko honek bere taldea sortu zuen James Cottonekin. Howlin' Wolfek, Hubert entzun zuenean berarekin jotzera gonbidatu zuen berriro ere. Hubert gitarra gogor eta era berezi batean jotzen zuen eta hau ez zitzaion Wolfi gehiegi gustatu bera baino ozenago jotzen zuelako eta eszenatokitik bota zuen.
Hubert minduta etxera joan zen eta bere gitarra jotzeko era berezi hori landu zuen.
Urteak pasa ondoren arrakasta iritsi zitzaion Killing Floor , Built for comfort , Shake for me..... kantekin. 1976an Wolf hil egin zen eta Hubert taldetik irten eta bere kabuz jotzen hasi zen.
Azkeneko urteetan Hubert, Rolling Stones, Aerosmith, Elvis Costello, Santana......taldeekin jo du, baita bere lagun zaharrekin ere, James Cotton, Bob Margolin, Pinetop Perkins eta Willie Smithekin.