Belceblues

Ahotsa, Baxua eta Tronpeta
Asier Elorza
Gitarra eta Koruak
Ibon Larrañaga
Teklatua eta koruak
Oihan Vega
Batería y Coros
Bateria eta Koruak

Beraien izenak esaten duen bezala, hirukote honek Deabruarekin paktua firmatu du zuzenekotan ikusleak aho zabalik lagatzeko. Soinu indartsuan oinarrituz blues klasiko eta modernoa nahasten dute. Euskara eta ingelesezko letrak tartekatzen dituzte sormen handiko gitarra doinuez eta tronpeta harrigarri batez apaindurik. Estatuko Blues eta Jazz festibal garrantzitsuenetan jotzeaz gain, Estatu Batuetako “Road to Memphis” munduko Blues txapelketan parte hartu dute. Ikusleak Blues-aren sustraietara gerturatzeko saio didaktikoak ere egiten dituzte. 2 disko eta dokumental bat kaleratu dituzte dagoeneko eta indar berrituta datoz laukote formatuan.