Texasen egokitua, Shawn Pittman egile-abeslari eta gitarra jotzailea 1974ko urriaren 13an jaio zen Oklahomako herri txiki batean. Buddy Holly-ri eta Chuck Berry-ri abesten eta amonari stride pianoa jotzen entzuten hazi zen. Nerabea zela, Jimmy Reed, Elmore James eta Albert King-en diskoak entzuten zituen eta blues gitarrari lotua dago orduz geroztik. Shawn ez da deigarria, eta bere iritziz, notak berak bezain garrantzitsuak dira noten arteko espazioak. Pittman-en ustez, gitarraren mastan egiten dituen igoaldi eta jaitsaldi azkar eta zoliak bezain garrantzitsuak dira tonua eta melodia.
CD bat argitaratu behar denean, hiru maila daude: produktiboa, emankorra eta Shawn Pittman. Shawn-ek, 90. hamarkadaren amaieran bere burua ezagutzera eman ondoren, urteko 2 CD argitaratu zituen 2009an eta 2010ean. Azkenekoa, "Undeniable" izenekoa, harrigarria bada ere zortzigarren albuma da 35 urteko mutil batentzat!. 10 abesti jatorrizkoak ditu 11 abestitatik eta izen hori du, Pittman-en arabera, disko hori entzutean ezin duzulako ukatu funtsezko soinua dela, blues ona. "Ez dut pedalik erabiltzen, neure hatz, gitarra eta anpliarekin… lortzen dut tonua", "Neuk idazten eta abesten ditut nire abestiak", Pittman-ek eta Stuart Sullivan-ek egin zuten ekoizpena.
Bere zazpigarren diskoa aldi berean argitaratu zen 2010ean Europan eta Estatu Batuetan, oso izenburu egokiarekin gainera, "Too hot" ("Beroegia", blues motelik ez dago!). 2009an grabatu zuten Italiako estudio batean, Pittman-ek eta bere taldeak libre zuten egun bakarrean itsasoaren alde honetara egin zuten hamargarren biran. Zuzenean grabatu zen estudioan eta 15 gai atera zituzten. Aurretik, Feeling Good Productions, Tano Ro-k Milanen (Italia) zuen agentziak, Pittman-en lehen 5 albumen bilduma argitaratu zuen, "Movin' and Groovin'.
Berriagoa da 2000. urtean bere lagunekin, Moeller anaiekin, grabatu zuen diskoa (The Fabulous Thunderbirds). Disko hori Europan argitaratu zen eta bederatzigarrena da jada. Asmoa zen diskoa kontzertu agente batek sustapen gisa erabiltzea Europan, baina badirudi espektatiba guztiak gainditu zituela.
Shawn Pittman-ek Hondarribian abestu zuen 2011n The Mannish Boys-ekin batera.