Bartzelona
Bikotea osatzea erabaki zuten Bartzelonako bi musikari beteranok bluesa jende guztiarengana hurbiltzeko asmoz, eta horretarako, gaztelaniaz abesten dute instrumentu xumeekin eta garaiz kanpoko letrekin, Bluesa ez baita bakarrik negar egitea. "El Blues de la comedia" edo "Los desdramatizadores del Blues" deitu izan zaie. Sarritan agertzen dira eszena bartzelonarrean eta estatuaren gainerakoan ere ezaguna da haien musika, irratiz zabaltzeari esker. Blues jaialdietan jotzera gonbidatzen dituzte.
Beren gaiak eta blueseko gai klasikoen egokitzapenak aurki daitezke haien errepertorioan, eta baita, hala ez izan arren, "blus" moduan interpretaturiko beste gai batzuk ere. Eguneroko gaiak ukitzen dituzte halaber, eta umore handiz beti ere. Txus Blues arduratzen da aho-soinuaz eta ahotsaz eta Jose Bluefingers gitarraz.