Wyoming y los Insolventes

"Woming y los Insolventes", bertsioak jotzen dituen talde bat da. Artista/aurkezle/aktore/musikari eta komikoak hiru musikari gazte zein onekin (La última experiencia) batera osatzen dute talde hau. Etzazue inolaz ere galdu!. Bateria jolea bereziki iaioa da, Keith Moon, The Who taldearen jarraitzailea.

José Monzónek batetik (El Gran Wyoming) eta Miguel Ángel Ariza, José Alberto Solís eta Luis de Diego (azken hiru hauek Los Insolventes) bestetik osatzen duten laukotea 2009.an osatu zen. Helburu bakarrarekin egin zuten, alegia, eszenategi gainean taldeko kideek amankomunean zituzten eragin musikalak konpartitu eta beraien artista kuttunenen bertsioak egitea.

Banda jaiotzen ikusi zuen aretoan bertan jaio zen proiektua, Madrilgo Honky Tonk. Gran Wyoming-ek bertan banda bat jotzen ikusi berri zuen, eta bertara agertu zen proiektu bat proposatzeko asmoz. Honela, haien proiektuarekin batera, La última experienciako mutilak Los Insolventes taldean bihurtzen dira aurkezle ospetsuarekin batera eszenategia partekatzen duten bakoitzean.

Madrilen eskaintzen dituzten lehen emanaldietatik sekulako arrakasta lortzen hasten dira, bertan Rock and Roll-eko bertsioak eskaintzen dituztelarik. Haserako kantetatik hasi eta azkenetara oso harrera ona izango dute, eta honi esker laster hasiko dira estatu maila osoan emanaldiak eskaintzen. Probintzia guztietako hiriburutako antzoki eta aretoak betetzen joan dira azken urtetan.

Banda honen helburu nagusienetakoa, haien artean partekatzen dituzten bibrazio onak publikoari transmititzea da. Haien musika onari Gran Wyoming genioak duen komunikazio gaitasuna gehitzen badiogu, Rock and Roll festa ikaragarri bat bizituko dugula ziurtatu dezakegu.