Eric Sardinas

Untitled Document

Fort Lauderdale (Florida, 1970)

Blues rock gitarra jotzailea da Eric Sardinas, ezaguna gitarra erresofonikoa deiturikoa (gitarra akustikoa aurreko tapan erresonadorea duena) erabiltzen duelako eta erakustaldi benetan biziak egiten dituelako zuzenean. Hoberenetarikotzat hartzen da slide gitarra teknikan. Sei urterekin hartu zuen gitarra lehen aldiz eta Charlie Patton edo Muddy Waters bezalako artisten disko zaharrak entzunez ikasi zuen jotzen. Ezkerra jaio izan arren, ikasi zuen gitarra eskuinarekin jotzen, horixe izanik batzuentzako interpretatzeko modu ikusgarri horren arrazoia.

Bluesean murgildu zen nerabezaroan eta, berak adierazten duen bezala "niretzako zen eta, nire eragin guztiak nahasirik, hementxe aurkitu nuen neure soinua. Oso zoriontsu naiz musika honekin 20 urte baino gehiagoan neure bizitza egin ahal izan dudalako, eta musika honetan hazten, hobetzen eta errespetatzen jarraitzea da nire helburua, asko lagundu eta inspiratu bainau beti".