Columbus (Georgia, 1953)
Gitarra jotzailea, blues eta soul abeslaria eta musikagilea, bost Grammy sariren irabazlea. 1980. urtean atera zuen bere lehen albuma: Who's Been Talkin, baina Strong Persuader grabatu zuen arte ez zen ospetsu egin, 1986. urtean. Urte horretan bertan Live Ballads In Dallas grabatu zuen Stevie Ray Vaughan-ekin eta Eric Clapton-ekin batera. Orduz geroztik egungo bluesaren erreferentetzat hartzen da Eric Clapton, BB King eta beste hainbatekin batera. Hona hemen haren diskoetako batzuk: Some Rainy Morning (1995), Take Your Shoes Off (1999), Time Will Tell (2003), eta Twenty (2005).
"Geure musikaren oinarrietako bat da bluesa", dio Cray-k berak beraren eta bere taldearen inguruan, "baina ez da jotzen dugun guztia. George Harrison izan nahi nuen gitarra jotzen hasi nintzenean, Jimi Hendrix entzun nuen arte. Horren ondoren, Albert Collins eta Buddy Guy eta BB King izan nahi nuen. Hortxe daude O.V. Wright eta Bobby Blue Bland bezalako abeslariak ere. Dena nahasia dago hor. Baten batek galdetzen didanean nire musika nondik datorren", jarraitzen du "bost edo sei erreferente ematen dizkiet nik: rocka, soula, jazza, bluesa, gospel pixka bat".