West Point (Mississippi, 1948)
Howlin Wolf blues musikari ospetsuaren zuhaitz genealogikoarekin lotura izan arren, Zora Young musikaria gospela abesten hazi zen, eta ez bluesa. Zazpi urterekin Mississippitar honek bere sustraĆak moztu eta familiarekin Chicagora joan zen arren, Greater Harvest baptistar elizara joaten zen eta gospela kantatzen jarraitu zuen. Beranduago R&B-ra saltoa eman eta hiru hamarkadako esperientziarekin blues abeslari indartsua bilakatzen hasi zen denborarekin. Oso artista ospetsuekin batera aritu da : Junior Wells, Jimmy Dawkins, Bobby Rush, Buddy Guy, Professor Eddie Lusk, Albert King edo B.B. King. Grabaketa eta kolaborazio ezberdinak ere egin ditu Dixon, Sunnyland Slim, Mississippi Heat, Paul de Lay, Maurice John Vaughn eta Hubert Sumlinekin batera, besteak beste.
Bakarlari moduan eginiko grabaketek, Delmark, Black Lightning eta Deluge zigiluekin jaurtiketak ekarri zituen. Young bai taula gainean baita telebistan ere aritutakoa da. Bere bizkar gainean Europan zehar egindako 30 bira baino gehiago ditu, eta Chicagoko Blues Festivaleko hiru edizioetan artista nabarmenetakoa izan da, 2006ean kartel buru ere izanik. Ipar Amerika goitik behera zeharkatu du, baita Italia, Alemania, Suitza, Grezia, Australia, Tai Pei eta Turkiako eszenategiak ere.