Alex R Cruz

10 urte igaro dira Hondarribiko Blues jaialdian nire lehen argazkia egin nuenetik, 10 urte horietan urte bakar batean ere hutsik ez egiteko zortea izan dut, 10 urte horietan jaialdia hazten ikusi dut munduko erreferentzia bilakatu den arte.

Erakusketa honetan asko falta dira, musikari handi asko, lagun handi asko, baina hainbeste eta hain onak izan dira igaro direnak, non ezin baititut guztiak azaldu. Nahiago nuke, ba!

Saiatu naiz hamar urte hauetan ikusi dudana laburbilduta azaltzen eta hauek atera zaizkit. Ez dakit zergatik hauek eta ez beste batzuk, baina espero dut egon denari oroitzapen onak ekartzea, eta ikusi ez duenak galdu duenaren ideia bat behintzat egitea eta gehiago ez galtzea.

10 urte hauetan nire argazkiren bat azaldu da nazioko nahiz nazioarteko CDen azaletan, prentsan, aldizkarietan, liburuetan, web orrietan... Hainbat erakusketa egin ditut Valladolid, Caceres, Bilbo, Madril edo Bartzelona bezalako tokietan. Hainbat jaialditan egin ditut argazkiak, hainbat hiritan eta herrialderen batean ala bestean, baina urtero urduri itxaroten dut Hondarribiko Blues Jaialdian lehen kliskatzea egiteko unea. Eta gutxi geratzen da dagoeneko!