Azken egunera iritsi da Bluesladia, oso tenperatura altuarekin gainera

Herri bazkaria 13:00ean hasiko da Blues village gunean, eta Red Haouse, Bob Corritore, Henry Gray eta Junior Watsonen saioak izango ditu. Horixe bai postre bikaina! 19:00etan San Pedro kaleko Coca Cola eszenatokian Big Mama Montse, eta jada Bentako eszenatoki nagusian, No more Blues, 20:30etan, eta Deitra Farr & Raphael Wressning's Soul Gift feat, Alex Schultz, hiru handi saio ezin hobean bilduko direnak.

Blues Village eszenatokiak, bilduagoa baita, emango dio amaiera edizio honi ezustekoz beteriko jam saioa izaten den honetan. Ez dira faltako aurtengo zerrendako artista ospetsu guztien ekarpenak.