"Bluesa, 10 Urtez Gure Artean" Erakusketa

10 URTEKO BLUESAREN ERAKUSKETA

Hondarribia Blues Jaialdiaren hamargarren urteurrena dela-eta, argazki erakusketa antolatu da. Hartan, 10 urte hauetan zehar ibilbide bat egingo da Alex Rodriguez Cruz argazkilari eta antolatzaileen lagunaren eskutik.

Alex, bluesaren zale amorratua baita, jaialdiaren edizio guztietara joan da bere kamerarekin eta, bere iritziz, urte hauetan bizitako momentu hoberenen aukeraketa pertsonala egin du erakusketa honetarako.

Era berean, bisitatu gaituzten artisten objektu eta oroigarri batzuk erakutsiko dira, antolatzaileek 10 urte hauetan zehar bildu dituztenak.

10 urteko bluesa erakusketa Itxas Etxeko Auditoriumeko atartean egingo da jaialdiak irauten duen egunetan (18:00etatik-21:00etara).