Bluesa sartu da Bidasoa ibaiaren ertzean

Kontzertu pedagogikoa egingo da, klasiko bat urtez urte leporaino betetzen dena. Oraingo honetan talde handi bat izango dugu –zentzu guztietan gainera-: Travelin' Brothers. Big Band honek bere azken lana aurkeztuko du, “Magnolia Route”, oso publiko bereziaren aurrean.

Tota Blues Acoustic bikote beteranoa arduratuko da Bentako eszenatoki nagusia estreinatzeaz, 21:30etan, eta gero Lurrie Bell's etorriko da, Chicagoko bluesaren funtsaren egiazko oinordekoa (22:30an). Lehen gauaren amaiera, berriz, Mr. Sippen eskutik izango dugu: bokalista, musikagilea, gitarra jotzaile bikaina eta … showman handia. Gauerdian!