Charlie Baty, Hondarribia Blues 2017 Saria

Txapel brodatua Charlie Baty estatubatuarrarentzat izango da aurtengoan. Izarra dugu bluesaren munduan eta bere belaunaldiko blues gitarra jotzailerik onenetakoa da. 1976an “Little Charlie & The Nightcats” banda sortu zuen.

Charliek jasoko du aurten Jaialdiko ohorezko saria, larunbatean, hilak 15ean, 22:30etan, Bentako agertoki nagusian. Lagun izango du beste gitarrista handi bat, JW Jones gazte kanadarra, zale askok gogoan izango dutena 2012an Hondarribiko Bluesaldian izan baitzen eta arrakasta handia izan baitzuen.