Chicagoko bluesetik West Coastera, zuzeneko bikainean

Hasteko, Arma plazaren inguru zoragarria izango da, hiri harresidunaren erdi-erdian, lehen kontzertuaren eszenatokia, Junior Watson taldearen eskutik, eta bi gonbidatu bikain: Bob Corritore ahosoinu jotzailea. (20:00an).

Eta West Coasteko talde ezagun bat, estilo horrez gainera, Chicagokoa eta Texasekoa ere egiten dituena: Sweet Marta & The Blues Workers, 21:30an, Bentako eszenatoki nagusian. Jarraitzeko, Shemekia Copeland-en ahots eztanda, jada ezaguna jaialdian, eta betiere saihetsezina genero horren zaleak direnentzat, 22:30an. Egunari amaiera emateko, European Blues Challenge 2016 lehiaketako irabazle berria: Eric Slim Zahl & The South West Swingers, gauerdian.