Dena prest dago Hondarribia Bluesaldirako

Artista asko Hondarribian dira dagoeneko, Blues Village karpa nagusia prest, eta baita bigarren eszenatokiak ere, eta bisitari asko eta asko ere eskualdean dira dagoeneko. Beraz, Hondarribiko Bluesaldia prest dago biharko estreinaldirako. Hamaikagarren edizioaren ateetan gaude!

Hirian blues usaina dago kale eta plaza guztietan eta azken prestaketa lanak egiten ari dira bihartik aurrera eta lau egun handiz hiria hartuko duten milaka zaleri harrera egiteko. Hogeita bat kontzertu, guztiak doan, bi herri bazkari baino gehiago giro ederrean, blues mintegia eta genero honetan bizirik dirauen izen handietako bati, Henry Grayri, egingo zaion omenaldia.

Etzazu galdu?

Ongi etorri Bluesaren jaialdira!