Eta Texasek irabazi egin zuen Hondarribia!

Bederatzigarren edizioko azken eguna ezin izan zen biribilagoa atera. Goizean, eguzki ederrarekin, Villagen kontzertu pedagogikorako bildutako haur asko jarri zituen dantzan eta txaloak jotzen Üzdemirs taldeak. Herri paellatik ez zen arroz-ale bakar bat ere geratu. Blues Morning Singers bilbotarren animazioa etorri zen bazkalostean eta Lazy Lester-en eskarmentu eta kalitatearekin gozatzeko aukera izan zen.

Gauean, San Pedro kalean, Hondarribiko hiria nolako hura halako dela erakutsi zuen Bluesaldiak eta arraunlarien garaipenaren alaitasuna igo zen eszenatokira lehen mailako artista baten eskutik, traineruaren zapia baitzeraman Shawn Pittman-ek.

Azkenean, jaialdiari amaiera bikaina eman zioten Villageko jam sessions-ek, lehenengo, Jimmy Barnatan, gero eta maitatuagoa Hondarribian, gero Pablo Carbonell barre-eragile eta lotsagabea, eta bukaera bikaina Texas Party saioan, Mendebalde amerikarretik etorritako musikarien lan bikain eta magiarekin: Mike Morgan, Memo Gonzalez, Holland K. Smith, eta Shawn Pittman The Üzdemirs oinarrizko taldearekin.

Argazkiak: Ortolaiz