Gov’t Mule, ikusgarri nagusia gauerdian

 

Gov’t Mule, Bluesaldiaren edizio honetan gehien espero den taldeetako bat, eta arrazoiarekin gainera. Oso talde aditua da, rock bertsioko bluesa, baina generoaren funtsa alde batera utzi gabe betiere.

Gainera, lehen kontzertua izango da Arma plazan, baina euria egiten badu Bentako villagen egingo da.

Gaurko programa:

Arma plaza

20:00 Holland K. Smith & Mike Morgan

Bentako eszenatokia

21:30 La Testa Pazza

22:30 Jimmy Barnatán & The Cocooners

00:00 Gov ‘t Mule