Hasiera bikaina

Jaialdiaren historia labur baina biziaren irudiak eta objektuak biltzen ditu “10 urteko bluesa" erakusketak. Kameraren objektiboaren atzean Alex Rodríguez Cruz. Bentako eszenatokian, berriz, Diablues & Blucifer bikoteak urtu zuen izotzaldia erritmo eta maila handiarekin. Shakura S'Aidaren ahots bikaina etorri zen gero eta jendea liluratuta geratu zen egin zuen showarekin. Eta bukatzeko, Dr. Feelgood-en indarrak eta akordeek amaiera bikaina eman zioten egiaz gozatu zen lehen jardunaldiari.