HONDARRIBIA CROSSROADS 2015

HONDARRIBIA CROSSROADS 2015

MUDDY WATERSEN MENDEURRENA OSPATZEN

Jaialdiaren baitan, betiere da gai jakin bati emandako sekzioa Hondarribia Crossroads. Aurten uztailaren 10ean izanen da, ostiralean, gauez, eta aldi berean hiru helburu beteko ditugu. Alde batetik, Muddy Watersen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dugu 5 musikari eta Chicagoko bluesaren erakusgarri nagusietako batzuk, esate baterako, Bob Margolin, Bob Stroger, Bob Corritore, Kenny Smith eta Ariyo, bilduta.

Bluesaren izar handienetzat hartua da Muddy Waters, Chicagoko bluesaren aitatzat. Haren gitarratik aditu ahal izan ziren Mannish Boy, Rolling and Tumbling, Got my Mojo Working eta Rolling Stone bezalako gai mitikoak, azken hori The Rolling Stones taldeak beretzat hartuko zuena taldearen izena erabakitzeko garaian. Hain zuzen ere talde hori berariaz bildu dugu Hondarribian Muddy Watersen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko.