Hondarribian ondo pasa baina ez pasa!

Zerbitzutik aurrera eramaten diren ekintza guztiak Hondarribiko drogamenpekotasunen prebentzio komunitarioaren udal planaren barruan kokatuta daude. Plana aho batez onartu zen 2009ko martxoaren 26an eta bizimodu osasuntsuak bultzatzea du helburu nagusia. Helburu hori lortzeko komunitateak berak dituen berezko sareak, taldeak eta baliabideak erabiltzen dira. Zentzu horretan, oso garrantzitsua da azkeneko 10 urte hauetan Zerbitzuak garatu duen prebentzio-diskurtsoa herrian antolatzen diren ekintza guztietan presente egotea. Batez ere, jai testuinguruetan antolatzen direnetan.

“Hondarribian ondo pasa baina ez pasa” etxeko marka bilakatu da. Uda honetan 11 urte beteko dituena. 9 urte horietan urte osoan zehar egin den lana laburbiltzen saiatu gara mezu honen bidez. Populazio gazteak oso barneratuta duen mezua bada ere, populazio osoari zuzenduta dago.

Blues Jaialdia gertaera garrantzitsua da herriarentzat. Gainera, egun hauetan kanpoko jende asko hurbilduko da herrira. Udalak ondo pasatzeko gonbidapena luzatzen die nola bertakoei hala kanpokoei, baina jarrera arduratsuen garrantzia alboratu gabe, batez ere alkoholaren eta gainontzeko drogen eragipean ditugun jarrerena.

Elkarte, gizarte-eragile eta populazio helduaren kasuan, denon hezitzaile-funtzioa azpimarratu behar da, erreferentzia-eredua izanik nerabe eta neska-mutilentzat.

Hondarribian ondo pasa baina ez pasa! Blues Jaialdian ere bai.