#izanezberdin & gazte talentuak

#izanezberdin & gazte talentuak 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako Kutxa Fundazioaren apostu berria.

Oraingoan...musika zuzenean: musika banda gazteek Hondarribia Blues Festival-ean jotzeko aukera edukiko dute. Eszenatoki oso berezi baten gainean esperientzia polit bat bizitzeko aukera bakar eta freskoa izango da.

#izanezberdin & gazte talentuak kontzertua uztailaren 11an ospatuko da Hondarribiako San Pedro Kalean, eguerdiko 12etatik aurrera

12 eta 17 urte bitarteko 6 gazte musika bandek Hondarribiako Marina blues, folk edo rock musikaz beteko dute, haien burua “Kutxabank eszenatokian" ezagutzera ematen dutelarik.

Eszenatoki hau Mississipi ingurura bidaiatzeko asmoz eraldatuko dugu, giro berezi eta errepikaezin bat sortuz Hondarribia Blues Festival-ean, hots, inguruko festival ezagunenetako batean.

Deialdi irekibatean aurkeztuko diren taldeetatik Hondarribia Blues Festival-eko profesionalez osatutako epai-mahaiak, #izanezberdin & gazte talentuak lehenengo edizioan parte hartuko duten taldeak hautatuko ditu. Kontuan edukiko dituzten irizpideak sormena, imaginazioa eta talentua dira.

DEIALDIAREN OINARRI ETA BALDINTZAK:

Deialdian parte hartzeko beharrezkoa izango da 12 eta 17 urteko adin tartekoa musika banda gipuzkoarra izan eta 4 edo 5 abesti jotzeko gai izatea.

Musika estiloak: rock-a, folk-a, blues-a, soul-a eta funk-a.

Gainontzeko estiloak ezerezean geldituko dira ez baitatozte bat Festival-aren musikarekin. Taldearen irudimena, talentua eta sormena hartuko dira kontuan hautatzeko garaian.

Izen-emateak: https://kutxa.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/que_hacemos_2/izan_ezberdin/generico

Izen-emate epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Epaimahiak, Hondarribia Blues Festival-eko antolatzaileak, 6 talde aukeratuko dituzte, baldintzak betentzen dituztelarik, beti ere.

Gurasoen edo tutorearen baimena beharrezkoa izango da hautatua izateko.