Klasiko bat omentzeko afixa

Bigarren urtez jarraian, Hondarribiko Udalak antolatutako lehiaketa publiko baten bidez aukeratu da jaialdia iragartzeko afixa. Aurkeztutako 31 lanetatik “Blue Bluesman" izenburukoa izan da aukeratua, Iruñeko Javier Minak eta Javier Baldak diseinatua da.

Blind Lemon Jefferson bluesmanaren erretratuan oinarritua da afixa. Robert Johnsonen erretratuarekin batean, bluesaren historiaren irudi klasikoenetako bat da, Memphis hiriari eta Mississippiko estatuari berezkoa zaien korronte piktorikoan jartzen baitu ikuspuntua.

Blind Lemon Henry Jefferson, jaiotzez itsua, larreko blues abeslari eta gitarra jotzaile handia izan zen, 20. urteetako bluesman ezagunenetakoa.