Programa bikaina Henry Gray-ri egingo zaion omenaldia barne

Bide erdira iritsi da Bluesaldia konpromiso saihetsezinez beterik. 13:00ean hasiko dira txartel banaketa eta bazkaria beti jendez gainezka egoten den herri barbakoan. Aurten Tota Blues akustikoek eta Big Mama Montsek jarriko dute animazioa. Arma plazako Carlsberg eszenatokian, 20:00an, Red House beteranoak, eta ordu berean, San Pedro kaleko Coca Cola eszenatokian Sweet Marta & The Blues Workers.

Gaueko plater nagusi gisa, Bluesaldian izango dira Serious Business, 21:30ean, eta 22:30etik aurrera, Henry Grayeta bere The Wets Coast All Stars taldea, beste bi gonbidatu bikainekin batera, Junior Watson eta Bob Corritore.

Eguna amaitzeko, gauerdian, The Etta James Experience.