Steven Seagal: ekintza zinema baino askoz ere gehiago

Hollywoodeko akzio-filmetako izar handienetakoa da Steven Segal, haren filmek bilioika dolar bildu baitituzte 80. hamarraldiko azken urteetatik gaur arte.

Baina zenbaitetan ahantzi egiten da Steven musikari zaildua dela aspaldidanik, harrituko zara antzezle lanetan baino musikari gisa denbora gehiago daramala jakinik. 12 urte zituenean eduki zuen lehenengo gitarra, eta harrez gero ez dio bluesa jotzeari utzi.

Stevenek biribildu egin du urteetako lana bluesarenganako duen amodioa musikaren industriako izar handi eta emankorrenekin partekatuz: lagun izan ditu, besteak beste, BB King, Bo Diddley, John Lee Hooker eta bere uztan eragin handiena izan duen Clarence”Gatemouth” Brown.

Gitarra jotzaile petoa da Steven, eta haren blues klasiko eta modernoaren estiloa soilik berak gobernatu dezakeela esan behar da.