Ariel Rot

Bada jendea izenak, bere mitoak... abaildu egiten duena, baina Ariel Rotek zama handirik gabe darama, eta hartan askorik pentsatu gabe, nik uste.

Hala Tequila taldearekin nola Los Rodriguezekin eta bakarka ere rock espainiarrean ezinbestekoak diren diskoak grabatu ditu, aldea nabarmentzen duten horietakoak, hamarka abesti herrialdeko memoria kolektiboan eta soinu memorian gelditzen direnak. Baina bera, ezer gertatuko ez balitz bezala, horrek garrantzi handirik izango ez balu bezala, orainean bizi da, abesti berriak asmatzen, disko berriei itxura ematen, soinu desberdinak bilatzen, beti aurrera, eboluzionatzen. Historia ibilian, eginez, izanez, arnastuz idazten dela seguru dagoelako izango da agian.

Eta hementxe izango dugu Hondarribian “La Huesuda” bere lan berria aurkezten, bere karreran inflexio-puntua markatuko duena seguru aski.