Canned Heat

CANNED HEAT gurekin HONDARRIBIKO XIII. BLUESALDIAN

Canned Heat taldea, Woodstock-ekoa bezalako jaialdi mitikoetako protagonistak, izango dira Bluesaldiaren hurrengo edizioko inaugurazio gaueko erakargarri nagusia

Canned Heat, mundu mailan lehen postuko hiru disko lortu dituen talde bakarra eta musikaren historian disko gehien saldu dituen blues band izango da inaugurazio gaueko izar handia. 

Taldea 1965. urtean sortu zen Los Angelesen, Kalifornian, eta blues rock eta boogie rocken artean ibili da beti beren estiloa. Baina 60. urte amaieran Monterey eta Woodstock-eko jaialdi mitikoetan agertu zen arte ez zuen mundu mailan ospea lortu.  

Canned Heat datorren uztailaren 12an iritsiko da Hondarribira jaialdiko inaugurazio gaueko protagonista gisa eta kide sortzaileetako bi egongo dira eszenatokian: Fito de la Parra bateria jotzailea eta Larry Taylor baxu jotzailea.