Chicago All Stars

Hamahiru urte hauetan zehar agerian geratu da biziki maite dugula Chicagoko blues sakona, eta aurtengoa ere ezin salbuespena izan zitekeen.
Berriz ere, Windy Cityko bluesmen handienetako batzuk izango ditugu Hondarribiko Bluesaldian; gainera, jaialdiko ezagun zaharrak ditugu.
Oraingo honetan, hauek osatuta egongo da line up-a:

Jimmy Burns
Mississippin sortua, Hillard Cotton labore sailean, oso txikitatik ikasi zuen Burnsek soka bakarreko eta hamabi sokako gitarra jotzen. Han hasi zen bluesa entzuten Lightin' Hopkins ikaragarri atsegin zuen aitari esker. 12 urte zituenean Chicagora aldatu zen familia, eta hiri hartan hasi zen Jimmy bakarka eta bere taldearekin grabatzen 70. urteak arte, orduan erabaki baitzuen musika bazterrera uztea eta barebako postu bat antolatzea eta bere bizitza erabat familiari ematea. Orain, baina, inoiz baino indartsuago itzuli da Jimmy Burns.

Kimberly “Hot Sauce” Johnson
Urte asko eta asko gospel, R&B, jazz, rock and roll eta musikalei emana bizi izan bazen ere, Kimberly Johnsonek hamar urtetik gora daramatza Chicagoko blues sakonenean murgildurik. Bere emanaldietan, ikus-entzuleek ondo asko hautematen dute artistak interpretatzen duen gai bakoitzean jartzen duen grina. Izan ere, ezin bestela izan zitekeen Koko Taylor, Etta James eta Big Mama Thorton bezalako artistak inspirazio iturri izanik.

Bob Stroger
Missourin sortu zen Bob Stroger, baina 1955ean Chicagora joan zen eta Howlin’ Wolf eta Muddy Waters artistek jotzen zuten Chicagoko klub baten gibelaldean bizi izan zen. Nola jotzen zuten eta zeinen ongi pasatzen zuten ikusirik, berak ere musikari heltzeko erabakia hartu zuen, eta baxuaren eta oro har bluesaren izar handienetako bat bihurtu zen denboraren joanean.
Hondarribian bi aldiz izan dugu Bob gurean izateko zoriona. 2015ean Hondarribia Blus saria eman zitzaion, eta gu haizearen hiriko blues sakonenera eramateko prest itzuli da aurten.

Kenny “Beedee Eyes” Smith
Zalantzarik gabe, bluesaren erregeen artean sortu zen Kenny Smith. Muddy Waters Chicagon bizi izan zen etxe berean hazi zen, hots, bluesaren etxea den hirian.
Haurtzaroan, Muddyk eta haren lagunek inguratuta bizi izan zen, lagun horien artean zuen aita bera, Willie "Big Eyes" Smith (1936-2011). Bluesaren ikono horiek lagundu zioten gaur egun bihurtu den pertsona eta bateria jotzaile izaten, eta munduko une eta grabazio gogoangarrienetako batzuk ontzeko erritmo guztiz ezaguna apailatzeko oinarria eman zioten.
Urteen joanean jaialdiko lagun handi bihurtu da Kenny, aurtengoa bosgarren urtea izango baitu gurean.

Billy Flynn
Bluesaldiko beste lagun zaharra. Zalantzarik gabe, gitarrista ospetsuenetakoa da bluesaren munduan, eta gutxi dira Chicagoko bluesa berak bezain ongi ezagutzen dutenak. Izan ere, Billyren ibilbidea geldiezina izan da 14 urte zituenean Jimmy Dawkinsek agertoki batera igotzeko gonbita egin zionetik. Izar handienekin jo izan du, besteak beste, Dawkinsekin berarekin eta Hubert Sumlin, Eddie Shaw, Junior Wells, Otis Rush, Pinetop Perkins eta Billy Boy Arnold artistekin.

Omar Coleman
Aho-soinulari gazte honek aurreneko notatik transmititzen du bluesarekiko grina.  1973an jaioa bada ere, barru-barrutik ezagutzen du Chicagoko betiko bluesa, sakon aztertu baitu eta bere estilora ekarri. Ideia bat izan dezazuen, "Junior Wells dut eredu" esan ohi du.

Piano Willie
Ezbairik gabe, Chicagoko blueseko pianista oparoenetakoa da. San Francisco Examiner-en ezin hobe definitu zuten bezala, bluesaren eta boogiaren munstroa da Willie, eta argi eta garbi du eredu Ottis Span.