JT Lauritsen & The Buckshot Hunters

Untitled Document

Norvegiako banda aktiboenetakoa eta langileenetakoa da Jan Tore (JT) Lauritsen eta bere Buckshot Hunters. 20 urtetik gora daramatza bandak errepidean bere jatorrizko kideekin. 1995ean kaleratu zuten lehenengo diskoa, oso arrakastatsua gertatu zen, eta harrez gero, beste sei album argitaratu dituzte beren disko etxearekin: Hunters Records. 2004. urtera arte, BMG Norway-k, Musikkopprtatørene AS konpainia norvegiarrak eta CD Babe eta i-tunes bitartez banatu dira mundu osoan talde honen albumak.

Bandak musikari berak izan ditu 1996. urteaz geroztik baxua, bateria eta gitarrak jotzeko, JT ahotsetan, eta eskusoinua, harpa eta organoa (Hammond B3 bat). Europa osoan izan dira biran, eta oso urrutian ere jo dute, esate baterako, Australiako Byron Bay bluesaldian, eta iparraldeen dagoen bluesaldian, "Dark season" jaialdian, ipar hemisferioko 78. paraleloan, Svalbard uhartean, Norvegiako Erresuman.

Bandako KIDEAK:
Jan Tore (JT) Lauritsen: ahotsa, eskusoinua, blues harpa eta Hammond B3
Jon (Big Jon) Grimsby: bateria eta ahotsa
Morten Nordskau: baxua eta ahotsa
Arnfinn Torrisen (Art Turner): gitarrak
Ian Fredrick Johannessen (Freddy): gitarrak