Noa Voll Damn & The Hell Drinkers

Manu Gestido (Casual Blues, Mal de Muchos), Gus González (The Billie Jeans, Sky Beats) eta Sergio Villarrek (LosDelGás, Sky Beats), mota ezberdinetako taldeetan elkarrekin jo ondoren, Ainhoa Eguiguren (Les Fous) abeslari donostiarrarekin elkartzea erabaki zuten. Ainhoaren blues musikagatiko zaletasuna dela eta, bere eragin beltzenak (soul, r&b eta rock n’roll) nahastu eta laukote indartsua sortu zuten xede argi batekin: blues estiloko klasikoak bildu eta haien modura janztea.

2017ko azaroan errepertorioko 12 abesti ezagunenak aukeratu eta LP bat grabatu zuten, Tolosako Ag8st8 Estudioetan. Berri-berriki ateratako diska honetarako abestiak zuzenean grabatu dira, haien hitzetan «aspaldiko soinuaren bila, horrela egiten baitzuten artista klasikoek eta musika mota hau benetako bihurtzeko era bakarra baita».

Aurten errepertorioa zabaldu eta diska berria besazpian dutela, 2018. urtea premisa zuzen batekin ikusten du laukoteak: «zuzenean ahalik eta gehien jo, blues musikaren xarma jendeari helarazteko asmoz».