Ragtime Rumours

Hartu gogoan Pokey Lafarge eta Tom Waits Django Reinhard bisitatzen, katilukada handi bete kafe edaten Robert Johnsoni entzuten dion bitartean. Old-skool ragtime, gypsyjazz-aren berritze bizia eta roots/blues banda rock & roll jarrerarekin jotzen, ¡¡¡''RAG'N ROLL''!!!
Azken bi urteetan oso arrakastatsua izandako ''Ain’t Nobody'' EP-a, "Love & Lust" single+bideoa ekoitzi ditu taldeak, Holanda osoan jo dute eta Norvegian, Italian eta Erresuma Batuan izan dira.

Talde hau izan zen garaile "Dutch Blues Challenge" jaialdiko finalean, eta beraz, Herbehereak ordezkatu zituen Memphisen (AEB),  "International Blues Challenge" jaialdian eta 2018ko "European Blues Challenge" jaialdian, Norvegiako Hell hirian izandakoan, eta azken horretan garaile izan ziren!
Une honetan taldea gogor ari da lanean 2018ko udaberrian/udan plazaratuko den bere lehenengo LP-a osatzeko: "Comic and other songs for smoking concerts’", gero Europan barrena ibiliko da jotzen aurten.
Beraz, zabaldu zurrumurrua: bertan da ‘’The Ragtime Rumours’’!!

Hauexek dira taldekideak:
Tom Janssen: gitarra akustikoa, ahots nagusia
Niki van der Schuren: kontrabaxua, ahotsa, flauta, saxofoi baritonoa
Thimo Gijezen: gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, ahotsa
Sjaak Korsten: bateria, kazooa, washborda, ahotsa