The Black Snakes

Landako Bluesari emandako banda da THE BLACK SNAKES. Hauexek dira taldekideak: Anais Martin (ahotsa), Hector Martos (gitarra), Oriol Fontanals (kontrabaxua), Pol Jubany (aho-soinuak eta gitarra) eta Quique Hernandez (washboarda).

Talde honek omenaldia egiten dio laborantza sail handietako lehen bluesari “jub band” formatuarekin. XX. mendearen lehen erdialdeko musika afroamerikarraren hainbat estilo besarkatzen ditu: Dekta, Ragtimea, Swinga, Early Jazza eta Vaudevillea, betiere Mississippi, Texas eta New Orleanseko betiko doinuak birsortuz.