Abian da Bluesaldia!

Generoaren aldaera guztiak hartu ditu aintzat aurtengo egitarauak: Mississippiko blusa, larreko bluesa, soula eta funka, besteak beste. Artista handien zuzeneko ikuskizun aparta.

Belceblues taldeak 11:00etan emango dio hasiera Bluesaldiari, txikienak Itsas Etxeko auditoriora eramango dituen kontzertu pedagogiko arrakastatsuaren bidez.

Bentako agertokian, 21:30etan, berriz ere Belceblues taldea izango da ilunabarreko emanaldiari hasiera emango diona . Ondoren, 22:30etan, Zac Harmon izango dugu oholtzan, Mississippiko bluesman handia. Gauerditik aurrera Stars From The Commitments taldeak jardungo du soularen eta rhythm&bluesaren klasiko handiei omenaldi bat egiteko.