Bestelako begirada bat bertako artisten bidez

Argazki makinak eraman beharrean, marrazkiak egingo dituzte, bakoitzak bere ikuspegitik begiratura. Beren begien aurretik igaroko diren zenbait eszena jasoko dituzte jaialdian, eta azkenean, egindako lanak igandean erakutsiko dituzte Bentako Blues Villagen dagoen karpa batean.

Honako artista hauek hartuko dute parte:

  • Junkal Alfonso
  • Sol Narro
  • Rose Mari Stinus
  • María Maldonado
  • Belén Olaizola
  • Manuel José García
  • Manuel Bocanegra
  • Nahiara Goikoetxea
  • Susana Recio
  • Judas Arrieta

Ongi etorria izan dadila ekimen berri hau!