Emozio handiko urteurrena

Bluesaldiaren azken egunak atzo igandean eman zien amaiera bluesari eta jaiari emandako lau eguni artista sorta handi baten emanaldiarekin, horien artean Ariel Rot eta Shawn Holt & The Teardrops. Besteak beste Dwaybe Dopsie azkarrarekin osatutako jam session-ak eman dio amaiera aurreikusitakoak erraz gainditu dituen azken edizio honi.

Ugari dira bizitako une gogoangarriak. Jarraian erakusten ditugu une labur eta distiratsu horietako batzuk.