Hiru "all star"

Nazioarteko beste musikari ospetsu batzuk ere etorriko dira aurten jaialdira. Rankingaren gorenean Windy City-ko bluesmen ezagunenetako batzuek osatzen duten taldea, Chicago All Stars, Chicagoko blueseko musikari nagusiek osatua: Jimmy Burns, Kimberly “Hot Sauce" Johnson, jaialdiko bi ezagun Bob Stroger eta Kenny “Beedee Eyes" Smith, Billy Flynn, Omar Coleman, eta Piano Willie.

Haiekin batean, Golden State-Lone Star Blues Revue, beste all star bat, baina oraingoan Texaseko eta Kaliforniako musikariekin:Mark Hummel (Grammy-etarako izendatua), Rusty Zinn, Mike Keller, R.W. Grigsby eta Wes Starr.

Hirugarren all star, berriz, guztiz nabarmenduko da Crossroads atalean, Bluesaldiak topaleku bat antolatu baitu, eta hartan zenbait taldetako artistak bilduko dira, baina elkarren artean lotura batekin betiere: aurten estatuko bluesa izango da lotura hori. Hamalau musikari handi izango dira, txoko askotakoak, gure bluesaren historian barrena ibilbidea egingo dutenak, elkarren artean nahasirik eta ikus-entzuleak zoratuta utzirik.

Argazkia: Golden State-Lone Star Blues Revue